XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

UMEEN GAUZAK

Gure andrea lau urteko bere billobarekin berebillean doa, eta itxita dagoan eleiza baten aurretik igarotean.

- Amama diñotsu umeak eleiza ori zergaitik dago itxita...?

- Mezarik ez danean, jendea etxera joanda, eleizea itxiten da.

Orduan ango leio bat edegirik ikustean, umeak barriro.

- Baiña leioa edegirik dago, Jaungoikoak gura dauanetan urteteko, ezta...?

UMEAREN PIZUA

Andra bat osagaitegira (parmatzira) joan zan bere seme biakin, illabete batekoa zana aztatzeko.

Urtetean, iru urte ta erdikoa zan beste semeari, seiña bost kilokoa zala esan eutsan.

-Bai...? mutikoak Eta orain zenbat balio dau...?

Aberasteko bidea, gauza bitan datza: lana ta aurrezkia. BENJAMIN FRANKLIN